Kira Muratova
Itxura
Kira Muratova (ukraineraz: Кіра Георгіївна Муратова; Soroca, 1934ko azaroaren 5 - Odessa, 2018ko ekainaren 6), Kira Georgievna Korotkova izenarekin jaioa, zinema zuzendari, gidoigile eta aktore ukrainarra izan zen[1]. Bera obra "zinema munduko lan bereizgarri eta bakan" gisa izendatu dute[2][3].
Sobietar Batasunak bere filmetako asko zentsuratu zituen, baina Ukrainan zein Errusian zinema garaikideko pertsonaia garrantzitsu izatea lortu zuen[4].
Bere bizitzaren parte handi bat Odessan egin zuen, eta bertan garatu zuen ibilbidearen parterik handiena, Odesa Film Studios delakoetan. Sobietar garaian zein post-sobietar garaian aritu zen lanean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Rollberg, P.. (2009). Historical dictionary of Russian and Soviet cinema. Scarecrow Press ISBN 978-0-8108-6072-8. PMC 228744396. (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).
- ↑ Taubman, Jane A.. (1993). «The Cinema of Kira Muratova» The Russian Review 52 (3): 367–381. doi: . ISSN 0036-0341. (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).
- ↑ «CLOSE-UP | Kira Muratova’s Searing World» www.closeupfilmcentre.com (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).
- ↑ «Muratova, Kira 1934- | Encyclopedia.com» www.encyclopedia.com (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).